Eyre penintsula

Eyre penintsula
Datu orokorrak
Garaiera113 m
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak34°20′S 135°45′E / 34.33°S 135.75°E / -34.33; 135.75
Estatu burujabe Australia
Australiako estatuHego Australia

Eyre penintsula (ingelesez: Eyre Peninsula) Hego Australiako hiruki formako penintsula da. Ekialdean Spencer golkoarekin du muga, mendebaldean Australiako Badia Handiarekin eta iparraldean Gawler mendiekin. Edward John Eyre esploratzailearen izena darama, 1839 eta 1841 artean eskualdea partzialki esploratu zuena.

Hiri nagusiak Port Lincoln, Whyalla eta Port Augusta- ipar-ekialdean- eta Ceduna- ipar-mendebaldean- dira. Barnealdetik Eyreko autobidearen bidez lotuta daude, eta mendebaldeko eta ekialdeko kostaldeetatik Flinders eta Lincoln Highway autobien bidez, hurrenez hurren.

Inguruko baliabide nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza dira: zerealak, ardi eta behi aziendak eta hezeagoa den hegoaldean, berriz, beste jarduerak, hala nola esnearen eta ardoaren industria. Kostaldeko herri asko arrantza komertzialean aritzen dira, bereziki Port Lincolnek tunidoak harrapatzeko arrantza flota handia du. Eyre penintsulan 55.390 biztanle bizi dira.

Nefrita meatzaritza komertziala dago Cowelletik gertu. Burdin meatzaritza ere badago muinoetan, Iron Knobetik gertu, Whyallatik barrurantz joanez, non galdaketarako garraiatzen den.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy